Maxixatzenen zozketak

'Zaldi Urdina' antzezlana ikusteko lau sarrera zozkatuko ditu Maxixatzenek

Maxixatzen.eus 2020ko urt. 13a, 10:11
'Zaldi Urdina' antzezlaneko pertsonaiak.

Ostiralean, hilak 17, 'Zaldi Urdina' antzezlana eskainiko dute Baztartxo antzokian, eta emanaldia ikusteko lau sarrera zozkatuko ditu Maxixatzenek bazkideen artean.

Artedrama, Axut! eta Dejabu taldeak Euskal Herriko hainbat herritatik barrena dabiltza Zaldi Urdina obra antzezten, eta ostiralean, hilak 17, Azkoitian egingo dute geldialdia. Antzezlana ikusteko lau sarrera zozkatuko ditu Maxixatzenek bazkideen artean, eta lehiaketan parte hartu nahi dutenek honako galderaren erantzuna bidali beharko dute maxixatzen@maxixatzen.eus helbidera osteguna, hilak 16, baino lehen: Zein bi idazlek idatzi dute 'Zaldi urdina' antzezlana?

Antzezlana 21:30ean hasiko da, Baztartxo antzokian, eta sarrerak leihatilan bertan eskuratu ahal izango dira zortzi euroren truke. Aingeru, 17 urteko mutil gaztea da obrako protagonista; desagertu egin da, tekno jaialdi batean gazte bat bihotzekoak jota hil ondoren. Zaldi Urdina deitzen den droga berri batek eragin dio heriotza gazteari. Polizia Aingeruren bila dabil, trapitxeroa bera delakoan. Lotura honetan irakur daiteke sinopsia osorik.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide