Gipuzkoa Basketen omenaldia jaso du Juaristi ISBk

Maxixatzen.eus 2020ko urt. 12a, 11:16

Juaristi ISBko taldekideek eta Iraurgi Saskibaloiko ordezkariek Gipuzkoa Basket Donostiako klubaren aitortza jaso zuten herenegun, Donostian. Zilarrezko LEB Ligako Juaristi ISBk gaur, igandea, Azkoitiko kiroldegian jokatuko du Moron taldearen kontra.

Juaristi ISBko taldekideek eta Iraurgi Saskibaloiko ordezkariek Gipuzkoa Basket Donostiako klubaren aitortza jaso zuten herenegun, Azpeitiko eta Azkoitiko taldeak irabazi berri duen Zilarrezko LEB ligaren Kopa dela eta. Urrezko LEB ligan lehiatzen den Delteco Gipuzkoa Basket taldeak Caceresen kontra jokatu zuen Gasca kiroldegian, eta partida horren atsedenaldian jaso zuten omenaldia Iraurgikoek, kiroldegiko kantxara irten eta Donostiako zaletuen txaloak jasoz.

Gaur, igandea, Azkoitiko kiroldegian jokatuko du Juaristi ISBk Moron taldearen aurka, 18:00etan. Espainiako saskibaloiko Zilarrezko LEB Ligako hamazazpigarren jardunaldia jokatuko dute.

(Argazkia: ISB)

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide