Oier Aranbarri da Anaitasuna futbol taldearen Gabonetako zozketaren irabazlea

Maxixatzen.eus 2020ko urt. 10a, 09:21
Oier Aranbarri ezkerrean, bere familiarekin. (Argazkia: Anaitasuna)

Oier Aranbarrik eta bere familiak atzo, osteguna, jaso zuten Anaitasuna futbol taldearen Gabonetako zozketaren saria.

Oier Aranbarri eta bere familia da Anaitasuna futbol taldearen Gabonetako zozketaren irabazlea. Aranbarrik ilobari erosi zizkion zozketako txartelak. Zenbaki irabazlea zein zen jakin zutenean, beraiek erositako txarteletan edo bere arrebarenean ote zeuden jakiteko arratsaldeko zortziak arte itxaron behar izan omen zuten. "Etxera iritsi orduko, ilobari erositako txartelak begiratu nituen, eta, hantxe zegoen zenbaki sariduna" azaldu zuen irribarrez Aranbarrik saria jasotzen zuen bitartean.

Irabazleak, 1.200 euroko saria eta beste 1.200 euroko balioa duen produktu sorta eskuratu du, 57.342 zenbakiari esker.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide