Urtarrilaren 30eko greba orokorra antolatzeko bilera egingo dute bihar Elkargunean

Maxixatzen.eus 2020ko urt. 9a, 15:04

18:00etan hasiko da bilera Elkargunean, eta urtarrilaren 30eko greba orokorraren inguruko xehetasunen inguruan hitz egingo dute bertan. Bilera irekia izango da eta edonork izango du bertan parte hartzeko aukera.

Euskal Herriko Gutun Sozialak greba orokorra antolatu du urtarrilaren 30erako lan, pentsio eta bizitza duinak aldarrikatzeko; sindikatuek gaur, osteguna, erregistratu dute deialdia Eusko Jaurlaritzaren Bilboko egoitzan. Ildo horretatik, bihar, ostirala, grebaren inguruko bilera izango da Elkargunean, 18:00etan hasita, eta grebaren inguruko xehetasunak izango dituzte hizpide bertan. Bilera irekia izango da eta edonork parte hartu ahal izango du bertan.

 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide