Ireki dute XLVI. Atano III.a Pilota Txapelketan izena emateko epea

Maxixatzen.eus 2020ko urt. 8a, 16:00
Iazko finalistak eta udal eta pilota elkarteko ordezkariak, Gurea pilotalekuan.

Urtarrilaren 24a, ostirala, bitartean egongo da zabalik txapelketan izena emateko epea.

Oteiza Pilota Kirol Elkarteak XLVI. Atano III.a Buruz-Buruko Pilota Txapelketan izena emateko epea ireki du. Urtarrilaren 24ra bitartean, ostirala, zabalik izango du elkarteak izen-ematea. Gurea pilotalekuan edota 667 503 918 telefono zenbakiarekin Whatsapp bidez harremanetan jarrita eman ahalko da izena.

2008tik 2012ra bitartean —bi urteak barne— jaiotako neska-mutilek izango dute txapelketan parte hartzeko aukera. Astelehenetik ostegunera bitartean Gurea pilotalekuan jokatuko dituzte pilota partida guztiak. Halere, jakinarazi dute beharrezkoa bada partidak asteburuetara ere atzeratuko dituztela. Azken urteetan egin bezala, aurten ere partida guztiak galtza zuriekin eta pilota goxoarekin jokatuko dituzte parte hartzaileek. 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide