Parke estalia egokitzeko lanak hasi dituzte

Maxixatzen.eus 2020ko urt. 8a, 10:10
Parke estalian asteartean hasi zituzten lanak.

Urtarrila amaitzerako, Gaztaneneako berdeguneak berdintzeko eta parkeko argiteria jartzeko lanak amaituta izatea espero du, besteak beste, Udalak.

Atzo, asteartea, hasi zituzten Gaztaneneako parke estalira lokatza ez sartzeko lanak. Parke estaliaren inguruko berdeguneetatik ura sartzen zen euri egunetan, eta ondorioz, lokatza ere bai. Egoera hori saihesteko, atzo hasi zituzten belardietako lurra gutxitzeko eta lurra berdintzeko lanak. Lanen aurrekontua 24.065 eurokoa da —BEZa barne—.

Berdeguneak berdinduko dituzte lehenik eta lan horiek amaitutakoan hasiko dira parkearen estalkia luzatzeko, argiteria ezartzeko eta inguruan eserleku batzuk jartzeko lanekin. Lan horien aurrekontua 45.043 eurokoa da —BEZa barne—.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide