Urtarrileko Maxixatzen aldizkariaren aurrerapen bideoa: Gorka Larrañaga

Maxixatzen.eus 2020ko urt. 8a, 08:59

Aste honetan banatuko dute Maxixatzen aldizkariaren urtarrileko zenbakia, eta Gorka Larrañaga irudigileari egindako elkarrizketa argitaratu du Maxixatzenek 394. zenbakian.

Maxixatzen aldizkariaren urtarrileko zenbakia banatuko dute aste honetan, eta Gorka Larrañaga irudigile azkoitiarrarekin bere ibilbide artistikoaz hitz egin du Maxixatzenek luze eta zabal. Larrañaga urte luzez bizi izan da Mexikon, eta Casa Galeria proiektuan buru-belarri sartuta ibili da. Orain dela urtebete pasatxo Euskal Herrira bueltatzea erabaki zuen Larrañagak, eta ordutik beste hainbat erakusketa zabaldu du han eta hemen. Honako bideo hau aldizkariko elkarrizketaren aurrerapena da.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide