Errege Magoen laguntzaileek jaso dituzte haurren eskutitzak

Meltxor, Gaspar, eta Baltasar Errege Magoen pajeek azkoitiar txikienen eskutitzak jaso dituzte arratsaldean, eliz atarian.

Eliz atarian izan dira Meltxor, Gaspar eta Baltasar Errege Magoen laguntzaileak. Azkoitiko neska-mutilen eskutitzak jaso eta eskaerak entzun dituzte goxokiak banatzen zituzten bitartean. Pajeek, ondoren, Errege Magoei eman dizkiete eskutitzak. Guztia prest dute 19:30ean herriko kaleetan kabalkada egin eta gauean etxez-etxe opariak banatzeko.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide