97.000 euro utzi ditu Bonolotoak Azkoitian

Maxixatzen.eus 2020ko urt. 5a, 12:27

Atzoko Bonolotoko sarietako bat Azkoitiko Kale Nagusiko administrazioan balioztatutakoa dela jakinarazi dute. Txartelaren jabeak 97.348 euroko saria jasoko du.

Urtarrilaren 4ko Bonolotoak 97.000 eurotik gorako saria utzi du Azkoitian. Bigarren kategoriako saria da Azkoitian balioztutakoa -asmatutako bost eta konplementua-, eta txartela duen lagunak 97.348 euroko saria eskuratuko du. Jakinarazi dutenez, Azkoitiko Kale Nagusiko administrazioan balioztatutako txartela da saritutakoa. 

Lehen kategoriako saririk ez dute banatu.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide