Manuel eta Andoni Hidalgok irabazi dute Zurteko XII. Mus Txapelketa

Maxixatzen.eus 2020ko urt. 4a, 22:53

Gaur arratsaldean jokatu dute txapelketaren hamabigarren edizioa Zurt tabernan, eta 50 bikotek parte hartu dute lehian. Lau bikotek eskuratu dituzte sariak. Hidalgotarrek Kortaren eta Txelinen aurka jokatu dute finala.

Gaur, urtarrilak 4, izan da Zurt tabernako mus txapelketaren XII. edizioa, eta 50 bikote aritu dira lehian arratsaldean zehar. Manuel eta Andoni Hidalgo aita-semeak izan dira nagusi, eta horiek txapelak eta 600 euroko diru saria eskuratu dituzte. Finala Kortaren eta Txelinen kontra jokatu dute hidalgotarrek, eta nagusitu egin dira. Bigarren, beraz, Korta eta Txelin sailkatu dira; horiek 300 euro irabazi dituzte. Hirugarren sailkatuek, Pikik eta Txipillok, arkumea eta bi boteila ardo eskuratu dituzte, eta laugarren sailkatu diren Iosu eta Xabier Etxaniz anaiek bi boteila ardo eta urdaiazpikoa irabazi dituzte.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide