Datorren ostiralean banatuko dute Maxixatzenen urtarrileko zenbakia

Maxixatzen.eus 2020ko urt. 3a, 15:19

Datorren ostiralean, urtarrilak 10, banatuko dute Maxixatzen aldizkariaren urtarrileko alea. Xabier Munibe Ikastolaren 50. urteurrena izan du hizpide, besteak beste, aldizkariaren 394. zenbakiak.

Maxixatzen aldizkariaren urtarrileko zenbakia datorren ostiralean, urtarrilak 10, banatuko dute. Azkoitiko Ikastolak mende erdia ospatuko du urte berri honetan, eta urteurrena hizpide izan du Maxixatzenek azken aleko erreportaje nagusian. Horrez gain, Gorka Larrañaga artista azkoitiarraren eta Azkoitiko Death Cafe taldeko kideen berri ere emango du Maxixatzenek.

2019. urteari ere egin dio errepasoa ekintza garrantzitsuenetako batzuk azpimarratuta. Idatzitako zein marraztutako iritziak, bertsoak, argazkiak eta bestelako ekarpenak ere ere jaso ditu Maxixatzenek azken alean.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide