80 gaztetxok parte hartu dute Gazte Asteko patata tortilla lehiaketan

Maxixatzen.eus 2020ko urt. 3a, 13:30

Guztira 21 patata tortilla aurkeztu dituzte gaztetxoek. Beti bezala, zinegotziek egin dute epaimahai lana.

Gaur, ostirala, Gazte Asteko patata tortilla lehiaketa egin dute 80 gaztetxok, Kontzejupean. 21 tortilla aurkeztu dituzte neska-mutilek. Talde bakoitzak bere osagaiak eta egiteko moduak erakutsi ditu, eta herritar ugari gerturatu da gaztetxoek sukaldean duten trebezia ikustera.

Marijose Arregi eta Sonia Vazquez eta Laida Beristain zinegotziak aritu dira epaimahai lanetan, eta sormena, zaporea eta itxura hartu dituzte kontuan irabazlea erabakitzerakoan. Tortilla irabazlea Maria Chimenok, Nahia Lizarazuk, Intza Arangurenek eta Nagore Fernandezek egindakoa izan da.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide