Azkoitian hasiko da Goma gaineko Euskadiko Sokatira Txapelketa

Maxixatzen.eus 2020ko urt. 3a, 09:21
Beti Gazte taldeko kideak. (Argazkia: Erran.eus)

Hilaren 11n, Gurea pilotalekuan jokatuko dute emakumezkoen eta gizonezkoen Goma gaineko Euskadiko Sokatira Txapelketako lehen jardunaldia. Gizonezkoak 680 kilotan lehiatuko dira, eta emakumezkoak 540 kilotan.

Hurrengo zapatuan, urtarrilak 11, Goma gaineko Euskadiko Sokatira Txapelketa hasiko da Azkoitian. 17:00etatik aurrera jokatuko dute txapelketaren lehen jardunaldia, Gurea pilotalekuan. Gizonezkoak 680 kilotan lehiatuko dira; modalitate horretan txapelketa guztian jokatuko duten jardunaldi bakarra izango da Azkoitikoa. Emakumezkoak, bestalde, 540 kilotan arituko dira. Guztira hiru jardunaldi jokatuko dituzte pisu horrekin txapelketan zehar. 

Ibarra, Beti-Gazte, Txantrea, Badaiotz eta Gaztedi taldeak arituko dira emakumezkoetan, eta guztiek guztien aurka jokatuko dute. Gizonezkoetan zortzi talde lehiatuko dira, eta horiek guztiek ere elkarren aurka jokatu beharko dute. Ibarra, Beti-Gazte, Goiherri, Zuraide A, Zuraide B, 6 Conceyos, Abadiño eta Murueta taldeak Gurea pilotalekuan izango dira. 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide