Gazte Astea eta Negunebai egitasmoa, martxan

Maxixatzen.eus 2020ko urt. 2a, 14:30

Gaur, urtarrilak 2, gaztetxoei eta haurrei zuzendutako astea hasi dira ospatzen. Hainbat ekintza egingo dituzte zapatura bitartean.

Ohi bezala, urte berriaren bigarren egunean hasi dira ospatzen Gazte Astea eta Negunebai egitasmoa. Negunebai programaren baitan, egunero egingo dituzte herriko txikienek ekintza desberdinak; gaur, sukaldari lanetan aritu dira. Ludotekako haurrek txokolatezko hostopilekin zuhaixkak egin dituzte. 

Gaztetxoak, berriz, Gazte Asteaz gozatzen ari dira Topalekuan. Besteak beste, 3x3 eta futbito txapelketa jokatuko dituzte datozen egunetan, eta bihar, ostirala, patata tortilla lehiaketa egingo dute, Kontzejupean.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide