'Orain presoak, atera bidera' lelopean manifestazioa egin dute hainbat herritarrek kaleetan zehar

Maxixatzen.eus 2019ko abe. 31a, 19:07

Beste urte batez euskal presoen eskubideen aldeko manifestazioa egin dute gaur, abenduak 31, herriko kaleetan zehar. Dozenaka herritarrek bat egin dute 'Orain presoak, atera bidera' aldarriarekin.

Euskal presoen eskubideen aldeko manifestazioa egin dute gaur, abenduak 31, herriko kaleetan zehar. 18:30ean abiatu da manifestazioa, eta dozenaka herritarrek bat egin dute Orain presoak, atera bidera aldarriarekin. Herriko kaleak gurutzatu ostean, plazara heldu dira herritarrak, eta bertan, Hertzainak musika taldearen 564 kantua abestu dute manifestariek herriko hainbat musikarirekin batera; tartean, Anari eta Ro, Passepartout eta Hartz taldeak izan dira.

 

 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide