Urteko azken kontzertua eskaini du Kontzejupean Udal Musika Bandak

Maxixatzen.eus 2019ko abe. 31a, 15:00

Urtezahar eguna behar bezala amaitzeko, kontzertua eskaini du Udal Musika Bandak Kontzejupean. Ismael Conderen zuzendaritzapean, hainbat abesti jo du bandak.

Musika izan da protagonista gaur, abenduak 31, Azkoitian, Udal Musika Bandak urteko azken kontzertua eskaini baitu Kontzejupean. Ismael Conderen zuzendaritzapean, bandako kideek hainbat kantu jo dute gaurko kontzertuan; hala nola Concerto D’amore, Malagueña Salerosa, The Show Must Go On  edota Agárrate Saxo abestiak. Azken abestia, gainera, banda uzten duen Jose Luis Urmeneta kideari eskaini diote. Dozenaka herritar joan da kontzertua entzutera, eta giro bikainean igaro dute urteko azken goiza.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide