Julen Alberdi 'Txikia IV.a': "Etxean egindako lana plazan erakutsiz gero, gustura nintzateke"

Berria 2019ko abe. 31a, 14:49

Urrezko Aizkolarien Kopako finala jokatuko du gaur Julen Alberdik, Mikel Larrañagarekin eta Eneko Otañorekin batera. Lehia «estua» espero du, baina bere onena emateko prest dago azkoitiarra.

Izugarri lan ona egin du aurten Julen Alberdi Txikia IV.ak (Azkoitia, Gipuzkoa, 1991). Aurrerako urrats garrantzitsua egin du aizkolari azkoitiarrak: Gipuzkoako txapelketa lehen aldiz irabazi, eta Euskal Herriko final batean izandako estreinaldian hirugarren geratu da. Horrez gain, 2019. urtean jokatu dituen txapelketa guztietako finaletan izan da. Gaur jokatuko du azkena, Asteasun (Gipuzkoa), 17:00etan hasita. Urrezko Aizkolarien Kopako txapela eskuratzen saiatuko da, Mikel Larrañagari eta Eneko Otañori aurrea hartuta.

Ordu gutxi barru jokatuko duzue Urrezko Aizkolarien Kopako finala. Nola zaude?

Ondo. Fisikoki ondo aurkitzen naiz, eta indarrez ere bai. Euskal Herriko txapelketaren ondoren, atseden aste batzuk hartu nituen, eta uste dut horrek mesede egin didala.

Final honi begira, nola prestatu zara?

Beti bezala. Lana luze samarra dela kontuan hartuta, entrenamendu luzeak egin ditut. Gero, denetik: fisikoa, atseden hartu... Egun hauetan ere saiatu naiz jatekoarekin-eta ahalik gehien zaintzen.

Hiru aizkolari, eta txapel bakarra jokoan. Zer-nolako lehia espero duzu Asteasun?

Lehia oso gogorra. Azken bi urteetako txapelduna Mikel Larrañaga da, eta aurten faborito nagusia ere hura da. Besteok ahal dugun neurrian aurre egiten saiatu beharko dugu; hasiera-hasieratik oso gogorra izango den lehia bat espero dut.

Hamasei kanaerdikoko lana izango duzue. Kirolaria estutzeko moduko saioa da hori.

Bai. Lan luzea da; ez Euskal Herriko txapelketakoa bezain luzea, baina Gipuzkoakoa baino luzeagoa bai. Denbora aldetik ere oso luzea da, eta ondo prestatuta egon behar da. Indartsu hasi eta amaitu arte ondo iristeko, prestatuta egon behar da.

Berria egunkarian argitaratutako iritzi artikulua. Jarraitu irakurtzen.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide