Urtezahar gauean suziririk ez botatzeko eskatu die Udalak herritarrei

Maxixatzen.eus 2019ko abe. 30a, 10:54

Azkoitiko Udalak sute arriskuak saihesteko Urtezahar gauean suziririk ez botatzeko eskatu die herritarrei.

Urtezaharretan ohikoak izaten dira suziriak, eta inguruan eragin ditzaketen kalteak saihesteko, Azkoitiko Udalak horiek ez botatzeko eskatu die herritarrei.

Udalaren arabera, azken urteetan askotan erabili ditu jendeak argidun puxikak eta kandela flotagarriak, eta "ezinezkoa" da horien norabidea kontrolatzea haizea dela eta. Hori horrela, erakundeak azaldu du landa eremuetan, industria eta energia instalazioetan nahiz zuhaitzak dauden lekuan "arrisku handia" egon ohi dela zerbait gertatzeko. Hori guztia saihesteko, Udalak "herritarren eta espazioen segurtasuna" bermatzeko eskatu die herritarrei.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide