Tta-kun tabernako mus txapelketak baditu irabazleak

Maxixatzen.eus 2019ko abe. 29a, 14:15

Pedrok eta Miguelek osatutako bikoteak irabazi du aurtengo Tta-kun tabernako mus txapelketa. 

Urtero legez, mus txapelketa antolatu du Tta-kun tabernak, eta aurtengo edizioan Pedrok eta Miguelek osatutako bikoteak irabazi du txapelketa. Bikote irabazleak txapela, 500 euro eta txanpaina eraman ditu etxera; bigarren sailkatu den bikoteak, berriz, 250 euro.

 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide