Juan Ramon Alberdi azkoitiarrak bigarren saria eskuratu du IX. Oihenart Aforismo Lehiaketan

Maxixatzen.eus 2019ko abe. 28a, 16:10
Juan Ramon Alberdi azkoitiarra, diplomarekin.

EHUk antolatzen duen Oihenart Aforismoen Lehiaketan bigarren postua eskuratu du Juan Ramon Alberdi azkoitiarrak. Hilaren 20an jaso zuen saria Alberdik, Donostian.

IX. Oihenart Aforismoen Lehiaketan bigarren postua erdietsi du Juan Ramon Alberdi azkoitiarrak. EHUko Filosofia eta Hezkuntza Zientzien fakultateak antolatzen du lehiaketa hori euskarazko pentsamendua bultzatzeko, idazteko ohitura sustatzeko eta saiogileak sortzeko helburuarekin, eta bederatzigarren edizioa izan da aurtengoa.

Hilaren 20an jaso zuen saria Alberdik, Donostian. Aurtengo epaimahaia Cristina Lasak, Juan Kruz Igerabidek eta Eider Rodriguezek osatu dute, eta guztira, hamahiru pertsonak parte hartu dute aurtengo edizioan. Iñigo Legorbururentzat izan zen lehenengo saria, eta Cristina Perezentzat, hirugarrena.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide