Zabalik dago Gabonetako parkea

Maxixatzen.eus 2019ko abe. 26a, 14:27

Gaur, osteguna, zabaldu dute Elkarguneko Gabonetako parkea. Hilaren 28ra bitartean egongo da zabalik parkea; goizez, 11:00etatik 13:00etara, eta arratsaldez, 16:00etatik 20:00etara. Aurten, Gazteria Zerbitzuko kideek hainbat neurri hartu dute parkean aniztasun funtzionala duten gaztetxoei laguntzeko.

Zabalik dago Elkargunean jarri duten Gabonetako parkea. Gaur, osteguna, goizean ireki dute parkea, eta hiru egunez egongo da zabalik herriko haur eta gaztetxoentzat; goizez, 11:00etatik 13:00etara, eta arratsaldez, 16:00etatik 20:00etara egongo da irekita.

Aurten, gainera, hainbat berrikuntza egin dute Gazteria Zerbitzuko kideek parkean. Izan ere, zenbait neurri hartu dituzte aniztasun funtzionala duten gaztetxoei laguntzeko: goizez ez dute musikarik jarriko, behar bereziak dituzten haurrek lehentasuna izango dute ilaretan, puzgarrietan erabilpen ratioak egokituko dituzte, parkeko kartelak edonork irakurtzeko moduan jarriko dituzte eta gurasoen beharra duten haurrei gurasoekin egoteko aukera emango diete. Antolatzaileen arabera, haur eta gaztetxoen gurasoek parkeko sarreran zehaztu egin beharko dute beren seme-alabek arreta pertsonalizatua behar duten ala ez.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide