'O que arde' eta 'Star Wars: El ascenso de Skywalker' filmak emango dituzte aste honetan Baztartxon

Maxixatzen.eus 2019ko abe. 25a, 09:00
'Star Wars: El ascenso de Skywalker' filmeko irudi bat.

'O que arde' filma ostiralean izango da ikusgai, eta 'Star Wars: El ascenso de Skywalker', aldiz, zapatuan, igandean eta astelehenean.

Gabonetan ez dute etenik izango zine emanaldiek, eta bi film ikusteko aukera izango da aste honetan Baztartxo antzokian. Batetik, O que arde filma eskainiko dute ostiralean, hilak 27, 22:00etan. Bestetik, Star Wars: El ascenso de Skywalker filma hiru egunetan emango dute: zapatuan 19:30ean eta 22:00etan; igandean 16:30ean eta 19:30ean; eta astelehenean, ikuslearen egunean, 20:00etan.

Hona hemen aurrerapen bideoak:

O que arde

Star Wars: El ascenso de Skywalker

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide