Tripontzia zozketako txartelak saltzen ibiliko dira Gure Eskuko kideak bihar

Maxixatzen.eus 2019ko abe. 23a, 15:17

Beste urte batez Tripontzia zozketa antolatu du Gure Eskuk, eta herriko kaleetan txartelak saltzen ibiliko dira bihar, hilak 24, goizez eta arratsaldez.

Azkoitiko Gure Eskuko kideek Tripontzia zozketako txartelak salduko dituzte bihar, hilak 24. Goizean, 12:30etik aurrera ibiliko dira Gure Eskuko hainbat boluntario herriko kaleetan zehar; arratsaldean, berriz, 19:00etatik aurrera salduko dituzte txartelak.

Herriko honako tabernetan ere salgai daude txartelak:

  • Donibane okindegia
  • Ixidro jatetxea
  • Otarre jatetxea
  • Olaberri taberna
  • Latz taberna
  • Zurt taberna
  • Etxe-aitz taberna
  • Zakela taberna
  • Dean taberna
  • Etxesa taberna
  • Orbela taberna
  • Tta-kun taberna
  • Galipan taberna
  • Bai Azkoitia batzokia

Datorren urteko urtarrilaren 20an egingo du zozketa Gure Eskuk, eta honako sariak eskuratu ahal izango dira: 60.000 euroko sari nagusia (zenbaki + serie sarituarentzat), 2.000 euroko zazpi sari (zenbaki bereko gainerako zazpi serieentzat), eta 1.500 eta 1.000 euroko zortzina sari (bigarren eta hirugarren zenbaki sarituak). Saridunen berri Gure Eskuren webgunean emango dute, eta hilabeteko epea izango dute irabazleek sariak jasotzeko.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide