Abesbatzek Gabon kantez girotu dute Baztartxo antzokia

Maxixatzen.eus 2019ko abe. 22a, 14:00

Gabonetako abestiak taularatu dituzte 300 bat umek Baztartxo antzokian eskaini duten emanaldian. Floreagako ikasleek osatutako abesbatzak, Debako Musika Eskolako abesbatzak, AB Koruak, Bergarako Musika Eskolako hasiberrien abesbatzak, Mutrikuko Koralak, Bizkargi musika eskolako abesbatzak eta Elkarrekin abesbatzak parte hartu dute.

Gabon giroan murgildu dira gaur, igandea, ehunka ume eta heldu, Gipuzkoako hainbat abesbatzek Baztartxo antzokian eskaini duten emanaldiari esker. Urtero bezala, Floreaga ikastetxeak eta hango guraso elkarteak antolatuta, XXX. Gabon Kantak saioa egin dute antzokian, eta beste behin ere goraino bete da aretoa. 

Guztira, 300 bat ume igo dira agertokira Gabonetako abestiak kantatzera, eta honako abesbatza hauek parte hartu dute: Floreagako ikasleek osatutako abesbatzak, Debako Musika Eskolako abesbatzak, AB Koruak, Bergarako Musika Eskolako hasiberrien abesbatzak, Mutrikuko Koralak, Bizkargi musika eskolako abesbatzak eta Elkarrekin abesbatzak. Hemen saioko irudiak:

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide