Manolok eta Inaziok osatutako bikoteak irabazi du Zurt eta Latz tabernek antolatutako mus txapelketa

Maxixatzen.eus 2019ko abe. 21a, 17:30

Lau bikotek jokatu zituzten atzo partidak, eta irabazleek 500 euro eskuratu zituzten.

Zurt eta Latz tabernek antolatutako mus txapelketaren finalerdiak eta finala jokatu zituzten atzo, ostirala, Zurten. Lau bikotek jokatu zituzten partidak, eta azkenean, Manolok eta Inaziok osatutako bikote azpeitiarra izan zen garaile. 500 euro irabazi zituzten horiek, eta ondorengo postuetan sailkatutako jokalariek ere jaso zuten diru saria: azpitxapeldunek 300 euro eskuratu zuten; hirugarren postuan geratu zirenek, 200 euro; eta laugarren sailkatutakoek, 100 euro.

Urriaren 25ean hasi zuten txapelketa izena emandako 27 bikotek, eta berezia izan da aurtengoa. Izan ere, izena emandako bikote bakoitza sei punturekin hasi zen jokoan, eta galdutako partida bakoitzeko puntu bat galdu zuten; irabazitako partida bakoitzagatik, aldiz, ez dute punturik gehitu. Bikoteak punturik gabe gelditu ahala, txapelketatik kanpo gelditu dira.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide