Aizterri Dekorazioak irabazi du Gabonetako erakusleiho lehiaketa

Maxixatzen.eus 2019ko abe. 21a, 10:19

Atzo, ostirala, banatu zuten Gabonetako erakusleiho lehiaketaren saria Etxebeltz jauregian, eta Aizterri Dekorazioa izan da aurtengo edizioko garailea. Bigarren saria, Iturria parafarmaziak eskuratu du; eta hirugarrena, Beatriz Pozo Dekorazioak.

Azkoitian urtero lez egiten den Gabonetako erakusleiho lehiaketak badu irabazlea. Aizterri Dekorazioak jaso du sari nagusia, eta diploma eta dirusaria eraman zituen etxera irabazleak atzo, ostirala, Etxebeltz jauregian egin zen ekitaldian. Bigarren saria, Iturria parafarmaziarentzat izan da, eta sari horretaz gain, Facebookeko saria ere erdietsi du parafarmaziak, "atsegin dut" gehien hark lortu baititu sarean. Hirugarren saria, berriz, Beatriz Pozo Dekorazioak eskuratu du, eta Herritarren saria ere hark jaso du.

Guztira, hamazazpi dendak parte hartu dute aurtengo lehiaketan, eta epaimahaiaren arabera aurtengo edizioan "sekulako maila" erakutsi dute parte-hartzaileek. Sari banaketa ekitaldian bildu ziren Azkoitiko Udaleko ordezkariak, Herrixen merkatari elkarteko arduradunak nahiz merkatariak.

Sari nagusiez zain, Herrixenek 50 euroko bonoa zozkatu du lehiaketan botoa eman duten herritar guztien artean, eta Maddi Martinezek eskuratu du saria. Horrez gain, merkatari elkarteak 20 otarre zozkatu ditu.

 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide