Euskal presoek urratsak egiteko dituzten zailtasunen inguruan hitz egin dute Txema Matanzasek eta Asier Altunak

Maxixatzen.eus 2019ko abe. 19a, 09:26
Elkargunean egin zuten hitzaldia. (Argazkia: O. Sudupe)

Atzo, asteazkena, euskal presoak egiten ari diren urratsen berri eman zuten Txema Matanzasek eta Asier Altuna 'Lapatza'-k, Elkargunean.

Txema Matanzas abokatu eta preso ohiak eta Asier Altuna Lapatza azkoitiarrak hitzaldia eskaini zuten atzo, asteazkena, Elkargunean. Besteak beste, euskal presoak azken urteetan egiten ari diren "urratsak" izan zituzten hizpide Matanzasek eta Altunak. Hitzaldian azaldu zuten legeak ematen dituen "aukeren" bidez kartzelatik irteteteko preso bakoitza "bere ibilbidea" egiten ari dela.

Nabarmendu zuten, ordea, legea ez dela "berdin" aplikatzen, "salbuespenezko lege berezi bat" dagoelako. Lege hori "Espainiako Audientzia Nazionalak euskal presoei ezartzen diena" dela adierazi zuten. "Lege hori dagoen bitartean, preso arruntek duten ibilbide bera egitea benetan da zaila", azaldu zuten. Lege horren aurrean jendearen mobilizazioa "funtsezkoa" dela adierazi zuten. 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide