Artista azkoitiarren lanak, Azpeitiko Zelai Luze arte azokan

Maxixatzen.eus 2019ko abe. 18a, 14:55
Jon Andoni Martin, Zelai Luze azokan. (Argazkia: Uztarria)

Azpeitiko Zelai Luze co-working gunean jarri duten arte azokan hainbat artista azkoitiarren lanak daude ikusgai. Gabon aurreko hiru asteburuetan ziren azoka zabaltzekoak, baina abenduaren 28an eta 29an ere izango da gunea bisitatzeko aukera.

Abenduaren 7an zabaldu zuten lehen arte azoka Azpeitiko Zelai Luze co-working gunean. Azokan hainbat artista azkoitiarren lanak daude ikusgai: Matadeixe taldeko Urssy Baterna Art Grupa kideenak, Gorka Larrañagarenak, Udane Juaristirenak eta Jon Andoni Martinenak. Datorren asteburuan eta hurrengoan zabalik izango da azoka. 12:00etatik 14:00etara eta 18:00etatik 20:00etara zabalduko dute aretoa egun horietan. Gainera, bisita gidatuak eskainiko dituzte sustatzaileek bertaratzen direnentzat.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide