Klima aldaketaren inguruan hausnartu dute parrokiako taldeak antolatutako hitzaldian

Maxixatzen.eus 2019ko abe. 18a, 10:16
Aretoa goraino bete zen hitzaldia jarraitzeko.

Parrokiko taldeak antolatu zuen hitzaldia eta klima aldaketa izan zuten hizpide Kareagak eta Manzisidorrek.

Jon Kareaga eta Naiara Manzisidor Fridays for future ekimeneko kideak hitzaldia eman zuten atzo, abenduak 17, Elkargunean. Parrokiko taldeak antolatu zuen solasaldia. Manzisidorrek Fridays for future mugimenduaren berri eman zuen hasieran, eta klima aldaketaren Cop25 goi bilera ere izan zuten hizpide. "Zerbait" lortzeko itxaropena bazuten arren, "akordio eskasak" lortu zirela azaldu zuten.

Mugitzeko eta presioa egiteko beharra dagoela nabarmendu zuten. Jon Kareagak, berriz, Bask proiektua aurkeztu zuen. Herritarrentzako galdera tartea ere izan zen, eta norbanako edo talde bezala mugitu behar den galdetu zuten gehienbat

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide