2019. urtean gehien nabarmendu den kirolaria hautatuko dute ostiralean

Maxixatzen.eus 2019ko abe. 18a, 13:24
2018. urteko Kirolari Onenaren sari banaketa ekitaldiko irudia.

Ostiralean, abenduak 20, egingo dute 2019ko Azkoitiko Kirolari Onena hautatzeko sari banaketa ekitaldia.

Datorren ostiralean, abenduak 20, ezagutuko da nor den 2019ko Kirolari Onenaren izendapena jasotzen duen kirolaria. 19:30ean Azkoitiko Udaleko bilkura areto nagusian egingo dute ekitaldia.

Hamabost kirol dizipliniten aurtengo denboraldian nabarmendu diren gizonen eta emakumeen lana txalotuko dute; hautagai bakoitzari oroigarri bana emango diote. Hautagai horietako batek lortuko du Urteko Kirolari Onenaren saria. 2019. urteko Azkoitiko Kirolari Onenaren izendapena, urtero legez, boto bidez egingo dute. Hamabost hautagaiek boto bana emango dute, udaleko ordezkariek bi boto eta ekitaldira bertaratzen diren komunikabideetako kazetari bakoitzak ere boto bana izango. Sari banaketa ekitaldia irekia izango da.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide