Zestoa eta Aizarna arteko mendi irteera egin dute hainbat gurasok eta ikaslek

Maxixatzen.eus 2019ko abe. 16a, 15:32

Floreaga Ikastetxeko eta Xabier Munibe Ikastolako ikasleek eta gurasoek egin zuten txangoa.

Atzo, igandea, Floreaga Ikastetxeko eta Xabier Munibe Ikastolako 25 bat guraso eta ikaslek ibilaldia egin zuten Zestoa (Gipuzkoa) eta Aizarna (Gipuzkoa) artean. 2019-2020 ikasturteko lehen irteera egin zuten eta guztiak "oso gustora" ibili zirela azaldu dute, umeekin egiteko "ibilbide oso egokia" delako Zestoa, Santa Engrazi eta Aizarna artekoa.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide