Euskal presoen urratsen berri emango dute asteazkenean Txema Matanzasek eta Asier Altunak

Maxixatzen.eus 2019ko abe. 15a, 11:30

Datorren asteazkenean, abenduak 18, izango da Matanzas abokatu eta preso ohiaren eta Asier Altuna 'Lapatza'-ren hitzaldia, Elkargunean.

'Zein urrats ari dira egiten euskal preso politikoak' izenburupean, hitzaldia eskainiko dute datorren asteazkenean, abenduak 18, Txema Matanzas abokatu eta preso ohiak eta Asier Altuna Lapatzak. Elkarguneko Zeharkako gelan eskainiko dute hitzaldia, 18:30ean.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide