Jokin Ormaetxea txirrindulari taldeak lizentzia berritzeko epea zabaldu du

Maxixatzen.eus 2019ko abe. 14a, 12:00

Taldearen bitartez 2020ko zikloturista lizentzia berritzeko epea zabaldu du Jokin Ormaetxea txirrindulari taldeak. Urtarrilaren 6an itxiko dute epea.

Jokin Ormaetxea txirrindulari taldeak 2020ko zikloturista lizentzia berritzeko epea zabaldu du. Urtarrilaren 6a bitartean egongo da zabalik epea. Lizentzia berritzearen prezioa 135 eurokoa da, eta horri elkarteko urteko 20 euroko kuota gehitu beharko zaio. Guztira, beraz, 155 euro ordaindu beharko da lizentzia berritzea.

Jokin Ormatxearen helbide elektronikoari erantzutea nahikoa izango da lizentzia berritzeko. Hala ere, garbi utzi du taldeak mezuaren erantzunik jasotzen ez badute ez dutela lizentzia berrituko. Whatsappez edota hitzez eskaerarik ez dutela jasoko ere nabarmendu dute taldekideek. 

Bada berritasunik datorren denboraldirako. Federazioak txirrindulari bakoitzaren argazkia eskatu du, aurrerantzean lizentziek argazkia eramango baitute. Lizentzia berritzeko onespenarekin batera argazkia bidaltzeko eskatu dute txirrindulari taldeko kideek. Agiri argazkia izan beharko du, 250x375 neurriarekin, 4GBeko gehiengo pisuarekin. Halaber, argazkiaren atzea zuria izatea eskatu dute.

Txirrindulari taldeak, Jokin Ormaetxea taldeak parte hartzen duen ekintzetan laguntzeko "dei serioa" egin die zaleei. "Laguntza gabe lasterketak eta inguruko ekintza guztiak desgertzeko arriskuan daude", azaldu dute Jokin Ormaetxea txirrindulari elkarteko kideek. 

 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide