Familia ugariek urtarrilaren 31a baino lehen egin behar dute zergen gaineko hobari eskaera

Maxixatzen.eus 2019ko abe. 14a, 09:56

Familia ugariek urtarrilaren 31 baino lehen egin behar dute ibilgailuaren edota ondasun higiezinen zergetan hobari eskaera.

Zerga Ordenantzetan hobariak emateko irizpideak aldatu egin dira eta arrazoi hori tarteko, familia ugariek berriro aurkeztu behar dute eskaera Herritarren Arreta Bulegoan 07:30etik 15:30era bitartean. Hobariak estandarizatutako familia errentaren arabera emango dira, eta errentak familia unitatearen diru- sarreren, tamainaren eta osaeraren arabera kalkulatuko dira.

Hobaria onartuz gero, hurrengo urteetean automatikoki ezarriko da hobaria betiere indarrean dagoen zerga ordenantzen irizpideak betetzen badira. Eskaera egiteko ondorengo dokumentazioa aurkeztu behar da:

  • Familia ugariko tituluaren fotokopia indarrean.
  • Familiako kide guztien PFEZren onartutako aitorpenaren fotokopia edo hala badagokio, adin nagusikoak diren kide guztiek sinatutako eskaria Udala baimenduz datuak biltzeko.
  • Familia unitateko kideren baten ezgaitasunaren ziurtagiria, egotekotan.
  • Banaketa/dibortzio kasuan, egoeraren azterketa egiteko dokumentuak.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide