Zozkatu ditu Maxixatzeneko Ispirit euskal gospel emanaldirako sarrerak

Maxixatzen.eus 2019ko abe. 13a, 12:59

Zapatu arratsaldeko Ispirit euskal gospel emanaldia zuzenesn ikusteko lau sarrera zozkatu ditu Maxixatzenek bazkideen artean, Udalaren laguntzarekin. Hona hemen irabazleen izen-abizenak:

Honako bi bazkide hauek eskuratuko dituzte sarrerak: Lourdes Azkarateaskasua eta Maite Lopez. Lehiaketan parte hartzeko erantzun zuzenak hauek ziren: Ainhoa Egiguren, Lidia Insausti eta Lide Hernando.

Irabazleek Baztartxoko leihatilan jaso beharko dituzte sarrerak emanaldiaren egunean, 20:00 baino lehen.

Asko izan zarete zozketan parte hartu duzuenak, eta mila esker guztioi! Irabazleok, berriz, gozatu emanaldiarekin.

 

 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide