Ilara luzea sortu da Pirritx, Porrotx eta Marimotos pailazoen emanaldirako sarrerak erosteko

Maxixatzen.eus 2019ko abe. 12a, 17:44
Sarrerak lortzeko ilara luzea sortu da Baztartxon.

Asko izan dira gaur arratsaldean Baztartxo antzokira bertaratu direnak, hilaren 23an, astelehena, izango den Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoen 'Bizi dantza' ikuskizunaz gozatzeko sarrerak erosteko. 

Gaur, osteguna, jarri dituzte saltzen Pirritx, Porrotx eta Marimotos pailazoek abenduaren 23an emango dute emanaldirako sarrerak. 17:30ean ireki dute Baztartxo antzokiko leihatila, eta zabalik egon da 19:30ak arte. Eguraldiak ez ditu atzera bota azkoitiarrak, eta ilara luzeak sortu dira Baztarrikalden.

Sarrerak ez balira agortuko bihartik aurrera Udaleko Kultura sailean salduko dira. Sarrera bakoitzaren prezioa sei eurokoa da, eta pertsona bakoitzak sei sarrera eskuratu ahal izan ditu gehienez. Pailazoen Bizi dantza ikuskizuna abenduaren 23an, astelehena, aurkeztuko dute Baztartxon. Bi emanaldi eskainiko dituzte, bata 16:00etan eta bestea, 18:30ean.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide