Zein da 'kilipau' Azkoitiko hitzaren esanahia?

Maxixatzen.eus 2019ko abe. 13a, 09:00

Maxixatzenek, Azkoitiko euskarazko hitzak bultzatu asmoz, Azkoitiko hitz bat argitaratzen du astero. Joan zen ostiralean 'tirtirixe' Azkoitiko hitza erakutsi zuen webgunean. Oraingoan, 'kilipau' hitza aukeratu du Maxixatzenek. Ba al dakizu zein den hitz horren esanahia?

Kilipau hitzak kilikak nabaritzea esan nahi du.

Adibidez, honako modu honetan erabil daiteke:

  • Azkoitiko hizkeran: «Hor ez ikutu, kilipau ette naiz ta».
  • Euskara batuan: «Ez ukitu hor, kilikak nabaritzen ditut eta».

Iturria: Azkoittiko euskerie, Aizkibel beka.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide