100 pilota ikasle baino gehiago ditu aurten Oteiza Pilota Kirol Elkarteak

Maxixatzen.eus 2019ko abe. 12a, 13:58
Pilota ikasleak eta eskolako ordezkariak, elkarrekin Gurea pilotalekuan. (Argazkia: IƱaki-Oteiza)

Oteiza Pilota Kirol Elkarteak duela gutxi atera du 2019-2020 denboraldiko talde argazkia. Guztira, 100 pilota ikasle izango ditu aurten pilota elkarteak.

Hazten jarraitzen du Oteiza Pilota Kirol Elkarteak. Pilota ikasleek eta klubeko ordezkariek elkarrekin 2019-2020 denboraldiko talde argazkia atera zuten orain egun gutxi, Gurea pilotalekuan. Aurtengo sasoian 100 kide arituko dira eskolan, batzuk ikasten eta besteak txikienei irakasten.

Kontzejupeko Pilota Txapelketa San Andres Egunean jokatutako pilota finalekin amaitu zuen Oteiza Pilota Kirol Elkarteak, eta orain burubelarri ari dira prestatzen Atano III.a buruz buruko pilota txapelketa. Elkarteko kideen esanetan, urtarrilaren erdi aldera zabalduko dute datorren txapelketan parte hartzeko izen ematea. 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide