Martuteneko presoentzako material bilketa hasi du Espetxe Pastoraltzak

Maxixatzen.eus 2019ko abe. 12a, 12:47

Taldeak kantzelean jasoko du materiala bihar bitartean. Besteak beste, oinetakoak, arropa, tabakoa eta turroia eraman ditzakete herritarrek.

Urtero bezala, Azkoitiko Parrokiko Espetxe Pastoraltza taldeak Martutene espetxean preso daudenentzako material bilketa hasi du. Batez ere, arropak, gozoak eta tabakoa bilduko ditu taldeak, eta presoek "behar gehien" duten honako zerrenda hau argitaratu dute: gizonezkoentzat, barruko arropa, mauka edo manga motzeko kamisetak, galtzerdiak eta galtzontzilloak; emakumezkoentzako zein gizonezkoentzako, txandal galtzak eta kirol jertseak; bainurako oinetakoak (37-43 neurriak); kirol oinetakoak (40-45 neurriak gizonezkoentzat eta 37-30 emakumezkoentzat); turroi bigunak, tabakoa (gorria) eta metxeroak; eta zigiluak (A motatakoak).

Joan zen astelehenean hasi ziren materiala biltzen, eta bihar bitartean arituko dira horretan, kantzelean, 10:00etatik 12:00etara artean.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide