Akauzazte, Dame Area eta Killerkume taldeek kontzertu bana emango dute etzi, Matadeixen

Maxixatzen.eus 2019ko abe. 12a, 11:42

22:30ean hasiko dira kontzertuak eta horien ostean, Comisario de la luz disko jartzaileak girotuko du aretoa.

Dame Area, Akauzazte eta Killerkume taldeek kontzertuak eskainiko dituzte datorren larunbatean, hilaren 14an, Matadeixen. Musika esperimentalez eta instrumentalez girotuko dute aretoa taldeek, eta Akauzazte taldeak, gainera, etxean eskainiko du kontzertua beste behin. 22:30ean hasiko dira zuzenekoak, eta emanaldien ostean, Comisario de la luz disko jartzailearen txanda izango da.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide