Irristadak eta erorikoak saihesteko tratamendua ematen ari dira herriko hainbat gunetan

Maxixatzen.eus 2019ko abe. 11a, 15:19
Brigadako langileak Parrokia aurrean lanean. (Argazkia: Udala)

Udaleko brigadako langileak ez labaintzeko tratamendua ematen ari dira herriguneko hainbat tokitan irristadak eta erorketak saihesteko. 

Tratamendua emango da Julio Urkixo paretik —Iturri Jatetxe ondotik— Plazaberrira doazen espaloien bi aldeetan; Atraskua taberna paretik Correosera eramaten duten ezkerreko eta eskuineko espaloietan eta Parrokia aurrealdean. Lurra egokitu eta ondoren tratamendu ez labainkorra aplikatuko dute brigadako langileek.

Iaz gauza bera egin zuen Udalak Julio Urkixo etorbidean, Ugarte eta Jandonianiz kaleetan, Bizkargi eta Aita Madinabeitia plazetan eta Elkarguneko tunelean. Udalak 10.000 euro bideratu ditu tratamendu lan horietara.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide