Martxan da XXII. Erakusleiho Lehiaketa

Maxixatzen.eus 2019ko abe. 11a, 11:26

Herritarrek dagoeneko eman dezakete gustukoena dutenaren aldeko boza. Udaletxeko Arreta Bulegoan eta Elkargunean jarri dituzte botoak jasotzeko kutxak, abenduaren 19a arte. 17 saltokik hartuko dute parte aurtengo lehiaketan..

Azkoitiko saltokien XXII. Erakusleiho Lehiaketa martxan da. Aurten ere, udaleko Merkataritza sailak eta Herrixen dendarien elkarteak elkarlanean antolatu dute lehiaketa, "Gabonak bultzatzeko asmoz".

Herritarrek erabakiko dute irabazlea, nahi duenak baitu dagoeneko gustukoen duen erakusleihoaren aldeko boza emateko aukera. Udaletxeko Arreta Bulegoan eta Elkargunean jarri dituzte botoak jasotzeko kutxak eta abenduaren 19ko eguerdian jasoko dituzte kutxa horiek.

Aurtengo lehiaketan herriko 17 establezimenduk hartuko dute parte eta sari banaketa abenduaren 20an izango da, 20:30ean, Etxebeltzen.

Argazki bilduman ikus daitezke lehiaketan parte hartuko duten erakusleiho gehienak; Herrixen elkarteak zabaldu ditu irudiok bere sare sozialetan.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide