Pirritx, Porrotx eta Marimototsen emanaldirako sarrerak zozkatu ditu Maxixatzenek

Maxixatzen.eus 2019ko abe. 11a, 09:30

Abenduaren 23an, astelehenean, pailazoek Bizi Dantza ikuskizuna eskainiko dute, eta hura ikusteko lau sarrera zozkatu ditu Maxixatzenek, Udalaren laguntzarekin.

Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoek 'Bizi dantza' ikuskizuna eskainiko dute hilaren 23an Baztartxo antzokian, 16:00etan eta 18:30ean. Emanaldi horietarako batera doan joateko bi sarrera bikoitz zozkatu ditu Maxixatzenek, eta honako hauek dira saridunak: Iñaki Astigarraga eta Jone Alberdi. Maxixatzen dagoeneko jarri da saridunekin harremanetan.

Egin zaitez Maxixatzeneko bazkide!

Maxixatzeneko bazkide egin zaitezke urtean 25 euro ordainduta. Horrekin, herriko euskarazko proiektua hauspotuko duzu. Eguneko informazioa izango duzu sarean eskuragarri, eta Maxixatzen aldizkaria jasoko duzu hilero. Era berean, Maxixatzenen zozketetan parte hartzeko aukera ere izango duzu. Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide