X. Meeting Point Sefed-en sarituak izan dira Izarraitz Lanbide Heziketako administrazio alorreko ikasleak

Maxixatzen.eus 2019ko abe. 10a, 14:42
Izarraitz Lanbide Heziketako administrazio alorreko ikasleak, gaur, BECen.

Enpresa simulatuen sareko X. Meeting Point Sefed azoka izan da gaur Barakaldoko BECen. Bertan, "ondoen baloratutako enpresaren saria" jaso dute Izarraitz Lanbide Heziketako ikasleek.

Izarraitz Lanbide Heziketako administrazio alorreko ikasleen Oreka SAS enpresa simulatuak saria jaso du gaur, astearteam Barakaldoko BECen egindako X. Meeting Pint Sefed enpresa simulatuen sareko azokan. 26 enpresa simulaturen standak jarri dituzte azokan, eta Azkoitikoena izan da "ondoen baloratutako enpresaren saria" jaso duena.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide