Maxixatzenen zozketak

Ispirit euskal gospel taldearen emanaldirako lau sarrera zozkatuko ditu Maxixatzenek

Maxixatzen.eus 2019ko abe. 10a, 13:22

Datorren zapatuan, abenduak 14, 'Ispirit' euskal gospel taldeak zuzeneko emanaldia eskainiko du Baztartxon, 20:00etan. Emanaldia ikusteko lau sarrerak zozkatuko ditu Maxixatzenek, Udalaren laguntzarekin. Maxixatzeneko bi bazkiderentzako bina sarrera banatuko ditu ostiralean. Zozketan parte hartzeko honako galdera hau asmatu beharko da:

BAZKIDEENTZAKO ZOZKETA

Zein dira 'Ispirit' euskal gospel taldeko hiru abeslariak?

Bidali erantzuna maxixatzen@maxixatzen.eus helbide elektronikora, abenduak 13, ostirala, baino lehen. Asmatzaileon artean zozketa egingo da, eta abenduaren 13an, ostiralean bertan jakinaraziko da webgunean.

Egin zaitez Maxixatzeneko bazkide!

Maxixatzeneko bazkide egin zaitezke urtean 25 euro ordainduta. Horrekin, herriko euskarazko proiektua hauspotuko duzu. Eguneko informazioa izango duzu sarean eskuragarri, eta Maxixatzen aldizkaria jasoko duzu hilero. Era berean, Maxixatzenen zozketetan parte hartzeko aukera ere izango duzu. Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide