Etzi jarriko dituzte salgai Pirritx, Porrotx eta Marimototsen ikuskizunerako sarrerak

Maxixatzen.eus 2019ko abe. 10a, 09:27

Hilaren 23an, 16:00etan eta 18:30ean eskainiko dute pailazoek Bizi dantza ikuskizuna, eta hara joateko etzi, osteguna, 17:30etik 19:30era artean salduko dituzte sarrerak, Baztartxoko leihatilan.

Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoak Bizi dantza ikuskizuna eskainiko dute hilaren 23an, astelehenez, Azkoitiko Baztartxo antzokian. Egun horretan, bi emanaldi eskainiko dituzte; bata 16:00etan eta bestea, 18:30ean. Hara joan nahi dutenek etzi, osteguna, erosi beharko dituzte sarrerak antzokiko leihatilan, 17:30etik 19:30era bitartean. Sei eurotan salduko dituzte txartelak, eta Udalak gogoratu du bakoitzak gehienez sei erosi ahalko dituela.

Bien bitartean, Maxixatzen Euskaldunon Elkarteak zabalik du ikuskizun horretarako zozketa. Bi sarrera zozkatuko ditu elkarteko bazkide direnen artean, eta horiek bihar bitartean izango dute zozketan parte hartzeko aukera, maxixatzen@maxixatzen.eus helbide elektronikora mezua bidali eta bazkidearen izen-abizenak eta telefono zenbakia zehaztuta. Maxixatzenek bihar bertan jakinaraziko ditu irabazleen izen-abizenak, webgunean.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide