Jostailuak jasotzeko elkartasun kanpaina abiatu dute

Maxixatzen.eus 2019ko abe. 9a, 12:35

Gabonetan opariak jasotzeko aukerarik ez duten haurrei banatuko dizkiete herritarrek emandako jostailuak. Kanpainan parte hartu nahi dutenek, abenduaren 19ra bitartean utz ditzakete jostailuak.

Azkoitiko Gazteria Zerbitzuak, Elkarguneak eta Gurutze Gorriak jostailuak jasotzeko elkartasun kanpaina antolatu dute herrian. Gabonetan jostailuak opari gisa eskuratzeko aukerarik ez duten haurrentzako prestatu dute egitasmoa, eta beraz, herritarrek dagoeneko erabiltzen ez dituzten jostailuak emango dizkiete umeei. Kanpainan parte hartu nahi dutenek, abenduaren 19ra bitartean eraman beharko dituzte jostailuak Elkargunean dagoen Abarketatxo ludotekara.

Antolatzaileen arabera, herritarren laguntza "ezinbestekoa" da. Askotariko jostailuak utz ditzakete horiek, hala nola mahai-jolasak, panpinak, kamioia eta pelutxeak. Dena den, jostailuek hainbat baldintza bete behar dutela ohartarazi dute; besteak beste, osorik eta pieza guztiekin egon behar dute, eta "gerra jostailuak" izan ez daitezen eskatu dute.

Astelehenetik ostiralera bitartean egoten da zabalik ludoteka, 17:00etatik 19:00etara artean, eta tarte horretan utzi beharko dituzte herritarrek jostailuak.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide