Añares Riojak irabazi egin du Barakaldoren kontrako neurketa

Maxixatzen.eus 2019ko abe. 9a, 11:17

Añares Riojak 87 eta 84 irabazi zuen larunbatean Ausarta Barakaldoren kontra Azpeitiko kiroldegian jokatutako neurketa. Lehen bi laurdenetan aurretik izan zen etxeko taldea, eta aldeari eutsi ahal izan bazion ere, bigarren eta hirugarren laurdenetan gehiago izan zen Barakaldo. Añares Rioja sailkapeneko erdi aldeko postuetan da.

Emakumeen Bigarren Ligan ez dute atsedenik izan asteburuan, eta ISBk ondo baliatu du jardunaldia; izan ere, Añares Riojak 87 eta 84 irabazi zuen zapatuan Ausarta Barakaldoren kontra Azpeitiko kiroldegian jokatutako neurketa. Lehen laurdena markagailuan atzetik zela bukatu zuen ISBk (22 eta 24), baina bigarrenean alde nabarmena atera zion etxeko taldeak: 37 eta 50 bukatu zen. Hirugarrenean eta laugarrenean ISBk baino puntu gehiago batu zituen Barakaldok, baina horiek ez zitzaizkion aski izan partida irabazteko. Jaisa Nicole Nunn izan zen saskiratzaile onena 24 puntu batuta, eta Cecilia Muhate bigarrena (20 puntu). Zapatuko garaipena kontuan hartuta, Añares Rioja sailkapeneko erdiko postuetan da; hain zuzen ere, zortzigarrena da taldea, 15 punturekin. Liderrak 19 puntu ditu, eta azkenak hamar puntu.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide