Txikia V.ak Urrezko Aizkolari Kopako finala jokatzeko txartela lortu du

Maxixatzen.eus 2019ko abe. 8a, 19:41
Julen Alberdi artxiboko argazki batean.

Eneko Otañoren kontrako finalerdia irabazita lortu du finala jokatzeko aukera Julen Alberdi 'Txikia V.'a aizkolariak.

Atzo, larunbata, Mendaroko (Gipuzkoa) Kontzezio azokaren barruan jokatu zen Urrezko Aizkolari Kopako finalerdietako bat. Nor baino nor aritu ziren Julen Alberdi 'Txikia V.'a eta Eneko Otaño aizkolariak. Hamabi kana-erdiko ebaki behar izan zituzten finalerdiko lanean. Azkoitiarrak ia hiru minutuko aldea atera zion beizamarrari, eta finala jokatzeko txartela eskuratu zuen. Txikia V.ak 28:31 denboran bukatu zituen lanak, eta Otañok 31:29 denboran.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide