Auto Klasikoen Euskal Herriko sei elkartek parte hartu dute tokapetan

Maxixatzen.eus 2019ko abe. 8a, 15:47

Auto Klasikoen Topaketa egin dute gaur Azkoitia eta Azpeitia bitartean. 47 auto atera dituzte errepidera, eta Imanol Uria loiolatarra omendu dute.

Azkoitiko Ibilgailu Klasikoak, Axiri Clasic, Nuvolari eta Ralenti Zumaia taldeek eta Lagun Artea eskuderiak antolatuta, auto klasikoen eta historikoen topaketa egin dute gaur igandea. Guztira, Euskal Herriko auto klasikoen sei elkartek eta Eibarko Lambretta taldekoek parte hartu dute topaketan. 

Loiolako Kiruri jatetxearen aurreko aparkalekuetan elkartu dira goizean eta Azkoitia eta Azpeitia artean ibilbidea egin dute, 47 auto ikusteko aukera izan da ibilbidean. Ondoren, 13:00etan, berriz elkartu dira auto guztiak Loiolan, Kiruri jatetxearen aurreko aparkalekuan. Bazkaria egin dute Loiolako jatetxean eta Imanol Uria loiolatarra omendu dute. "Auto klasikoen zalea da bera, eta beti lagundu izan digu auto klasikoen topaketak antolatzen", azaldu dute antolatzaileek.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide